Giro ederra egon zen Zubietan, espero zen bezalakoa. Jendez beterik, bi ekipoetako jarraitzaileak animatzen... izugarrizkoa!
Partidua Errealarentzat gaizki hasi zen, Athletic-ek goiz sartu baitzuen gola. Oruetak baloia lapurtu eta kontraerasoa abiatu zuen, Iruneri pasatu eta honek Nekaneri, azken honek ederki jaurti zuen baloia sareetara.
0-1 eta deskantsora.
Atsedenaldiaren ondoren, Errealak ideiak argi zituen eta erasotzen hasi zen. Jokaldi baten, Maialen Zelaia area barrura sartu eta penlatia egin zioten. Penalti garbia izan zen, gainera Athletic-eko jokalariak ez zuten asko protestatu. Larraitz Lucas-ek bere elegantzia erakutsiz, maestria osoz penaltia eskuadrara jaurti zuen, markagailuan 1-1ekoa jarriz.
Azken minutuetan Athletic-eko entrenatzailea (Alberto Berasaluze) eta prestatzaile fisikoari epaileak txartel gorria atera zioten, kexatzeagatik.
Partidua 1-1 amaitu zen. Emaitaz honekin Erreala lidertzen kokatzen da berriro ere. Izugarrizko denboraldia ari dira egiten eta merezita daude lehenengo postuan!!!
Hurrengo partidua Eibarren aurka jokatuko du, igandean 12:30etan Unben! Animatu zaitezte partidu hau ikustera, partidu gogorra izango da Eibarrek ekipoa hobetu duelako.
- Errealeko alineazioa: Sokoa, Irene, Gurutze, Sandra, Evelyn, Aintzane (Idoia, 85.min), Maite, Larraitz, Herrero, Marina (Magaña, 65.min.) eta Zelaia (Eguzkiñe, 88.min).
- Athletic-eko alineazioa: Tirapu, Iraia, Marta Moreno, Tzibi, Saioa, Olabarrieta, Joana (Beristain, 70.min.), Orueta, Ibarra, Nekane eta Irune Murua (Guru, 70.min)
AUPA NESKAK!!! ZORIONAAK!!!
Argazkiak: Valérie Quiroga
Ane Urkiri
No hay comentarios:
Publicar un comentario