lunes, 3 de enero de 2011

BIGARREN FASEA HASTEAR DAGO

Errealeko neskak jada bigarren faserako prestatzen hasi dira, Urtarrilaren 6an lehen partida jokatzen baitute.
Espero da, Errege egun horretan, lehenengo garaipena lortzea. Ez da partidu erraza izango, aukaria Rayo Vallecano baita, joan zen denboraldiko txapelduna. Baina ea Erregeek opari bezela zorte pixkat lagatzen duten Zubieta aldean eta Errealeko neskek partidu honetan zerbait positiboa lortzen duten.

Joan zen denboraldian susto ederra hartu zuten Rayo Vallecano-koek, Erreala irabazten joan baitzen atsedenaldira. Gero, pena bat izan zen eta partidua ezin izan zuten irabazi. Baina ederki jolastu zuten eta nik uste dut, sentsazio onekin bukatu zutela partidua. Joan zen urtean ia-ia irabazi bazuten, zergatik ez dute ba oraingo denboraldian Rayo Vallecano bezalako ekipo potente bati irabazten? Dena da posible. Eta guk Errealeko neskengan konfiantza osoa dugu, konfiatzen dugu partida hori irabazi daitekeela.
Zeinek espero zuen, Erreala lidertzan egotea lehenengo fasean? Inork ez. Baina partiduak jolasten hasi zirenean, argi ikusten zen joan zen denboraldian lortu zutena baino gehiago lortuko zutela. Eta hala izan zen. Bigarren fase honetan ere dena da posible, edozer lortu daiteke, nahiz eta zaila izan.

Esan bezala, Urtarrilaren 6an izango da partidu hau. Tentsio handiko partidua izatea espero da eta argi dago interesgarria izango dela. Egia da ez dela egun aproposa partidu bat ikustera joateko, baina hurbildu zaitezte Zubietara, neskentzat garrantzitsua baita Zubieta jendez beterik ikustea, denok animatzen egotea... Urtarrilak 6, 12:00etan denok Zubietara neskak animatzera, giro izugarria egongo da Zubietan. Hurbildu zaitezte!

Argazkia: Valérie Quiroga

Ane Urkiri

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS