viernes, 26 de noviembre de 2010

IGANDEAN 12etan REAL SOCIEDAD-ATHLETIC (NESKEN DERBY-a)

Igandean 12:00etan Superligako bi ekipo onen arteko partidua jolastuko da, Real Sociedad-Athletic. Zubieta betetzea espero da, giro ederra sortuz. 



Orain arte Athletic Erreala baino hobea izan da, baina urte hauetan Errealaren nibela asko igo da. Bien artean jokatutako azkeneko partiduan Errealak 1-2 irabazi zuen. Espero da asteburu honetan ere partidua irabaztea, horrela lidertzako postua lortuz. Bi taldeak puntu berdinekin daude, hau dela eta, intentsitate handiko partidu bat izatea espero da, tentsio handia eta joko politarekin.

Errealak azkeneko partidua, Oviedoren aurka jolastutakoa, 1-3 irabazi zuen galtzen hasi ondoren. Eguzkiñek eta Maite Lizaso izan ziren goleatzaileak, azken honek bi gol. Gero eta gehiago sinesten dute euren gaitasunekin eta konfiantza gehiago daukate beren buruekin. Gai dira edozein ekipori irabazteko. Argi gelditu zen, Prainsa Zaragoza bezalako ekipo bati bai etxean eta bai Zaragozan irabazi zutenean; eta baita Lezaman 
izugarrizko garaipena lortu zutenean ere.

Igandean 12:00etan denok Zubietara, derby izugarri eta garrantzitsu hau ikustera. Giro ederra egongo da, nahiz eta eguraldi txarra egon. Denok neskak animatzera joan behar gara, ea irabaztea lortzen duten.

AUPA NESKAAAK!!! GARAIPENA ZUENA IZANGO DA!!!







 (Argazkiak: Valérie Quiroga)

Ane Urkiri

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Beno beno..... igandean derby... ba... sorte on neskak, ta ze argazki politak....
;-P

Valérie Quiroga dijo...

Eskerrik asko "anónimo?"... ;-P

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS