lunes, 13 de diciembre de 2010

ERREALEKO NESKAK TXAPELDUNAK!

Joan zen larunbatean Reocin Rancing-i irabaziz grupoko txapeldun izatea lortu zuten, hori bai, 1go faseko txapeldunak.

Urtarrilean 2. fasea jokatuko dute, Rayo Vallecano, Espanyol, Athletic, Prainsa, Barça eta Sant Gabriel-en aurka. 8 ekipo hauek, Erreala barne, Espainiako ekipo onenak dira. Bigarren fase hau gogorra izango da, ez baita erraza izango partiduak irabaztea, baina Errealeko neskek ipintzen duten gogoa eta intentsitatearekin gauzak errazago lortuko dituzte!



Reocin-en aurkako partiduaren aipamen txiki bat besterik ez dut egin behar, 7-0 irabazi zuten eta partidu erraza izan zela, neskek joko ona erakutsi zuten. Goleatzaileak: Magaña, Aintzane (2), Lizaso, Zelaia (2) eta Herrero.

ZORIONAK NESKAK!!! Orain merezitako deskantsua daukazue, aprobetxatu eta bigarren fasean gogor!
ta ESKERRIK ASKO denoi!












Irakurleok, adi egon Sentimiento Txuri Urdin-era, nesken partidu guztien orduak eta informazio guztia hemen egongo baita!


Argazkiak: Valérie Quiroga

Ane Urkiri

1 comentario:

SoyunFDF dijo...

Zorionak Errealeko neskeei

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS