Orain Errealeko neskak merezitako deskantsua aprobetxatzen ari dira, baina abenduaren 31n torneo bat jokatu behar dute. Aretxabaletan izango da, Ibarra futbol zelaian, 9:00etatik 14:00ra. Errealaz gain beste 3 ekipok parte hartuko dute: Eibar, Athletic eta Debagoienako jokalariez osatutako ekipoa. Denek denen aurka jokatuko dute, amaitzeko lehen eta bigarren postuan sailkatu direnak final bat jokatuz.
Gabonetan torneo hau bakarrik jokatuko dute, zeren eta, urtarrilak 6an bigarren faseko lehen partidua jokatu behar dute, Rayo Vallecanoren aurka, Zubietan.
Argazkia: Valérie Quiroga
Ane Urkiri
eta ahaztu baino lehen, EGUBERRI ON DANOI!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario