lunes, 17 de enero de 2011

ESKERRAK

“Sentimiento Txuri Urdin”-etik gure esker mila handienak eman nahi ditugu nesken partiduak irratiz entzun daitekeelaren berria zabaltzen lagundu gaituzuen guztioi. Orain dela bi partidutik entzun ahal dira gure irrati digitaletik.

Ez dakizuen guztiontzat, “Sentimiento Txuri Urdin-ek irrati digital ezberdin eta familia giroko bat sortu du. Ez gara profesionalak baina kolore batzuenganako grina daukagu eta hamabost egunetik behin, gure azertu eta gure okerrekin (hutsegiteak batez ere, baina gitxinaka gitxinaka eta gure borondate onenarekin hobetzen eta hazten joango garela ziurtatzen dizuegu.

Gainera, mutilen partiduak ere ematen ari gara, Donostiatik kanpo jokatzen dutenean. Bi berremateak zuen ordenagailuetatik entzun ditzakezue, partidu bakoitzaren hasieran “Sentimiento Txuri Urdin” facebook-en jartzen ditugun link-ak klikatuz.

Gaur, Diario Vasco-k berriz ere hitz polit batzuk dedikatu dizkigu eta hori eskertzekoa da; eskerrik asko baita Futbolwins; Laura Rodriguez eta Futfem; a Asier Etxeberria Uriarte eta “Txapeldunak”; Federacion de Peñas de la Real Sociedad; Frank Lozano eta Peña Txuri-Urdin Alcarreña; eta azkenik, baina ez inportantzia gutxiago duelako Juanjo Sanchez Vidal eta Peña Realista el Sur.

Mila esker denoi zuen laguntzagatik, euskarri hau nesken futbolarentzat da eta horrekin batera gure Errealeko neskentzat.
Eskerrik Asko denoi. Mila esker!!!

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS