lunes, 17 de enero de 2011

REAL SOCIEDAD 1-0 PRAINSA ZARAGOZA

Atzo, Zubietan ikusi genuen partidua, ez zen nesken partidurik onena izan baina garrantzitsuena lortu zuten: GARAIPENA. Gol bat nahikoa izan zen garaipena eskuratzeko, nahiz eta azken minutuetan sufriarazten egon. Goleatzailea Ana Magaña izan zen, Zelaiak jokaldi ederra egin ondoren. Gol bakarra nahikoa izan bazen ere, Errealak gol gehiago sartzea merezi zuen. Aukera garbiak eduki zituzten, bai lehenengo zatian, bai bigarrenean.


Argazkia: Valérie Quiroga


Lehenengo zatian aukera garbiena  Maialen Zelaia-rena izan zen, baloia ondo lapurtu ondoren atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zen. Atezainak zorte pixkatekin geldiketa izugarria egin zuen. Maite Lizaso-k pare bat aukera ezin izan zituen gol bihurtu; arraroena, erremateak buruarekin izatean baloia sare barrura sartu ez izana izan zen. Jokalari honek buruarekin egiten dituen erremate gehienak sare barrura joaten baitira, izugarrizko gaitasuna dauka. 

Marrazaina, jokaldi klabe batzutan ez zen batere fin ibili. Lizaso-ri bi jokoz kanpo seinalatu zizkion, lehenengoa argi zegoen ez zela izan eta gainera gola sartzea lortu zuen, gol ederra benetan.

Bigarren zatiko Errealaren aukera garbienak Larraitzek eta gero bere ordez aldatutako Marina Agoües-ek eduki zituzten. Lehenengoak baloia langara bota zuen falta jaurtiketa bataen; bigarrenak, aldiz, atezaina aurreraturik ikustean urrutitik jaurtiketa itzela egin zuen.

Prainsak ere bere aukerak eduki zituen, nahiz eta bost pase jarraian egiteko gai ez izan, bigarren zatian batez ere. Sokoa sendo eta seguru egon zen atea zaintzen, lan ederra. Partiduaren azken minututan hainbat aukera garbi eduki baitzituzten Zaragozako neskek.


Argazkia: Valérie Quiroga


Partidu guztiko jokalaririk onena, nire ikuspuntutik, Maialen Zelaia izan zen. Jokaldi guztietan hartu zuen parte eta Prainsako defensak lan asko egin behar izan zuen Zelaia-k mareatu ez zezaten, ez zuten lan hori betetzea lortu, Maialen-ek izugarrizko lana egin baitzuen. Jokalari guztiak lan oso ona eta erabatekoa egin zuten, baina atzo Zelaia-k atentzioa piztu zuen.

Atzoko partiduak ez dauka ezer gehiago aipatzeko. Futbolean kontatzen direnak lortutako puntuak dira eta neskek hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituzten. 


Alineazioa: Sokoa; Irene, Gurutze, Sandra, Evelyn (Esti Aizpurua); Aintzane (Eguzkiñe), Magaña, Larraitz (Marina), Herrero (Idoia), Lizaso; M. Zelaia. 

Datorren asteburuan, Erreala berriz Katalunia aldera joango da partidua jokatzera, Espanyolen aurka jokatuko baitu. 


Ane Urkiri

*   http://aintzaneencinas.blogspot.com/
*  http://www.futbolwins.com/jornada-3-fase-2-superliga-2010-2011/
*   http://www.prainsazaragoza.es/noticias.php?noticia=1197
*   http://real-sociedad.diariovasco.com/noticias/2011-01-16/204979-real-sociedad-femenina-logra-primera.html
*   http://www.realsociedad.com/caste/home/real.asp?menu=110100&id=118018
*  http://www.gara.net/paperezkoa/20110117/243600/es/El-gol-Magana-le-da-primera-victoria-Real
*   http://real-sociedad.diariovasco.com/noticias/2011-01-17/magana-tenia-llave-20110117.html

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS