Argazkia: Valérie Quiroga |
Bihar emakumezkoen Euskal Selekzioa (sub-16 eta sub-18) Sevillaruntz abiatuko da bi partida jolastera.
Bihar irtengo dira 22:00 Donostiatik, ondoren Eibar, Bilbo eta Gasteizera joango dira jokalari batzuk hartzera eta gauean bidaiatuko dute.
Ostegunean eguerdi aldera helduko dira eta Sevillako hotel batean hartuko dute ostatua. Arratsaldea 18:00etan entrenamentu bat egingo dute.
Ostiralean, 10:00etan lehenengo partidua jolastuko da, Euskadi-Andaluzia (sub-16) eta bigarrena 12:30etan Euskadi-Andaluzia (sub-18). Bi partiduak Mairena de Aljaraje-ko (Sevilla) "Francisco Castilla Romero" futbol zelaian jokatuko dira.
Larunbatean, ordutegi berdinarekin jarraituko dute. Lehenengoa, 10:00etan Euskadi-Rioja (sub-16) eta bigarrena, 12:30etan Euskadi-Rioja (sub-18). Partidu bi hauek ere Mairena de Aljaraje-ko (Sevilla) "Francisco Castilla Romero" futbol zelaian jokatu dira.
Argazkia: M. Laure Rodríguez Quiroga |
Partiduak ikustea dohainik dela uste dugu, aurreko fasean ere ez baitzen ordaindu behar izan.
Mila esker Idoia Agirre-ri informazio guztia emateagatik. Idoia Euskal Selekzioarekin (sub-18) konbokatua dago eta espero dugu partida ederrak jolastea! ANIMO!!!
Ane Urkiri
No hay comentarios:
Publicar un comentario