Joan zen astekoa ahazteko, asteburu hontan garaipena eskuratzeko aukera ona daukate, Valladolid-en aurka baitaukate. Valladolid sailkapenean azken tokian dago. Kanpoan jolastu zutenean Errealeko neskek 0-4 irabazi zuten, emaitz horregatik espero da larunbat honetan garaipena lortzea. Baina hainbat lesionatu ditu Errealak: Maialen Zelaia, Marina Agoües eta Eli Enciso. Baja hauek alde batera utzita, espero da partidua irabazi eta morala berriz errekuperatzea. Ea lehen postuan geratzea lortzen duten.
Joan zen astean Lagunak-en aurka jokatu zuten Zubietan. Ez zen Errealaren egun onena izan. Hutsegite asko egin zituzten. Lagunak defentsan sendo ibili zen eta Errealak ezin izan zuen golik sartu. Ekipo nafartarrak egin zuen gauza bakarra atakean, falta bat atera eta falta horretan gola etorri zen, 8. minutuan. Erreala saiatu zen gola sartzen baina ez zuten zorterik izan. 0-1 amaitu zen partidua.
Partidu horren ondoren, Erreala sailkapenean bigarren postuan dago, Athletic-en atzetik, bi taldeak 21 puntu dituztelarik.
Badakizue bihar, larunbata, 17:30etan Real Sociedad-Valladolid (Zubietan,Z7) animatuu!!!!
AUPA NESKAAAK!!! BIHAR GARAIPENA ZUENA IZANGO DA!!!
Argazkiak Valérie Quiroga-renak, eskerrik askoo!!!
Ane Urkiri
1 comentario:
Kaixo:
He colgado las fotos de este partido en este foro.
http://www.real-sociedad.com/futbol_femenino_real__valladolid-itemap-2-2645-1.htm
Y esperamos las del próximo partido del Athletic, un abrazo
¡¡ Goazen Neskak !!
Publicar un comentario