viernes, 14 de enero de 2011

MAITE LIZASO, ENTREVISTA EN EXCLUSIVA PARA SENTIMIENTO TXURI URDIN

Kaixo MAITE,  gracias por atender a Sentimiento Txuri Urdin.



Datos

Nombre y apellidos: Maite Lizaso Campos
Altura y Peso: 1,68 y 54,5kg
Fecha y lugar de nacimiento: 25/10/1983 Zarautz
Posición: Medio centro
Trayectoria: 8 años en el Zarautz y 7 en la Real


Sentimiento Txuri Urdin Errealeko nesken gertu
JOKALARI BAT:   Andres Iniesta
KOLORE BAT:   Urdina
MUSIKA TALDE BAT:   Berri Txarrak
BIDEOJOKO BAT:   Ez
FILM BAT:   Pretty Woman
LIBURU BAT:   Ángeles y Demonios
JANARI BAT:   Espagetiak
ARDO BAT:   Ez
LEKU BAT:   Cadiz




1- Entrebista hasteko galdera sinple bat: gabonetan Olentzerori edo Erregeei, ze eskatzen ziezun baloia edo panpina?
Ba egia esan ez naiz gogoratzen, baina nik suposatzen det baloia eskatuko niela. Baina ez naiz gogoratzen.

2- Izugarrizko lehenengo fasea egin eta lidertzan geratu ondoren, nola ikusten duzu bigarren fase hau?
Nik uste dut denak ilusio handi batekin gaudela. Ze lehenengo postuan geratu gara eta horrek azkenean zeozer sortzen jendearengan eta baita guregan ere. Guk ez daukagu helburu zehatzik, lehenengo lautan geratzea edo… Guk egingo duguna izango da zelaira atera, futbola jokatu eta disfrutatu, eta lo que tiene que ser será.
3- Imajinatzen dut gustatuko zaizula Erregina Kopako fase finalera iristea, denboraldi honetan posible ikusten duzu?
Egia da inoiz baino gertuago ikusten dugula zerbait gehiago egiteko, baina hala ere oso zaila da. Oso zaila ikusten dut. Baina nik uste det posible izan daitekeela.
4- Zure partidu onena? Eta txarrena?
Ba ez naiz gogoratzen. Igual joan zen urtean Rayo beraren aurka hemen jokatu genuenean, bi gol sartu nituela. Baina bestela ez naiz gogoratzen. Ez dakit, ez daukat horrela… Usten dut nahiko erregularra naizela
Txarrena ez naiz gogoratzen. Ba agian hasiera hasierako urtetan Athletic-en aurka eta 6-0, 7-1… galtzen genuenean. Horietakoren bat. 


5- Denboraldi amaierarako titular bat?
Txapeldunak? Ba horixe, txapeldunak.

6- Operazio asko eduki dituzu belaunean, eta hala ere izugarrizko mailan jokatzen jarraitzen duzu, hori lortzeko esfuertso asko egin behar izango zenuen, ez?
Ba lau lesio gogor eta gero egia esan entrenamentu bakoitzero eta partidu bakoitzero egoten naiz ezin dudala hanka mugitu, baina neretzako esfuertsuak pena merezi du. Eztakit, ez dago entrenamentu bat molesti gabe ez dudala bukatzen, baina bueno.
Argazkia: Ortzi Omeñaka

7- Uste al duzu nesken futbola aurrerapausoak emanten ari dela? Lortuko dugu eskatzen dugun berdintasun hori?
Handiak gainera. Ez dago besterik ikusteko asteazkeneko Diario Vasco-ko portada. Guk orain dela 6 urte hori ezin genuen imajinatu… Diario Vasco-ko portadan ateratzea? Ez genuen imajinatzen.
Auskalo. Igual hemendik ez dakit zenbat urteetara bai. Baina momentuz pausuak ari dira ematen eta poliki poliki joan behar da.   

8- Jada zure zazpigarren denboraldia da Errealean, ez zara aspertu edo nekatu futbolean jokatzeko hainbeste esfuertso egiten?
Azkenean es lo que me hace sonreir… Orduan ez zara nekatzen. Gustoko tokian aldaparik ez. Bai daude momentuak, jo… adibidez larunbatean Bartzelonara… Bartzelona zortzi ordu eta… Baina azkenean gero joaten zara harea, jokatzen duzu eta gustura geratzen zara, orduan pena merezi du. Niri behintzat, pertsonalki, pena merezi du. Gero batzuk beste batzuk baino gehiago agobiatzen dira, baina ni, pertsonalki, ez naiz nekatu eta ez naiz nekatuko.

9- Noiz arte ikusten duzu zure burua maila honetan jolasten?
Ba ikusten dudanean nire gorputzak gehiago ezin duela… orduan kitto. Baina ez dakit, ezin dizut esan… Ez dakit nire belaunak noiz arte aguantatuko duen… Agian hurrengo urtean, igual hemendik bi urtetara… auskalo, auskalo.

10- Denbora da neskek Euskal Selekzioko lagun arteko partidurik ez duzuela jolasten, zergatik?
Ba orain dela lau urte edo aldatu egin zituzten legeak. Superligan jokatzen zuenak ezin zuen joan bere probintziako selekzioarekin. Pena bat da ze guretzako hori zen kriston ilusioa Euskadiko Selekzioarekin kanpora joatea. Gainera beti Euskadiko Selekzioak talde ona eduki du, eta beti edo finala iristen ginen edo irabazi egiten genuen edo semifinaletan kanpora joaten ginen… Pena bat da, baina…
Territorialen eta Nazionaletan jolasten dutenak joaten dira.
Argazkia: Valérie Quiroga
11- Nola ikusten duzu ekipoa orain hiru baja eduki eta gero? Uste al duzu jokalari gehiago behar dituzuela?
Ekipoa sendo ikusten dut baina denboraldia luzea da eta azkenean lesioak etorri egiten dira. Nik uste det pixkat mermatuta geratu dela ekipoa baina... Esan zuten pare bat fitxaketa egingo zutela baina oraindikan ez dakigu ezer.

12- Ikusi al duzu Picasa album-a? Zer iruditu zaizu? Zer edo zer gehiago ipiniko zenuke?
Internet ni oso gutxi, oso oso gutxi. Ez naiz Interneten sartzen…



13- Sentimiento Txuri Urdinek zer gauza gehiago egitea gustatuko litzaizuke?
Gugatik gehiago? Nik uste dut gugatik nahikoa egiten duzuela. Eskertzea bakarrik tokatzen zaigu. Bakarrik partidua ikusi, animatu eta Interneten mobida hauek denak egiten badituzue… gu baloratuta eta oso gustura. Eskerrik asko zuei.  

14- Zer esango ziezun Errealeko jarraitzaileei, zuek ikustera etortzen den jendeari eta Sentimiento Txuri Urdin-eko irakurleei?
Ba normalean etortzen direnak errepikatu egiten duela. Etortzea, ez direla damutuko. Eta jendearen laguntzarekin partidua errazago aterako ditugula aurrera.
MILA ESKER, ZORTE ON eta ONDO SEGI!!!
Ane Urkiri eta David Lomeña

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa Maite! Gora Erreala! Crack!

Sentimiento Txuri Urdin dijo...

Aupa Errealeko Neskak! Eskerrik asko Maite, sorte on!

Anónimo dijo...

Aupa Maite crack!!! Nola host... egiten duzu baloi guztiak buruz eramateko? Guapaaaa!!! Aupa Real!!! - Andoni

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS