lunes, 10 de enero de 2011

PUNTU EDER BAT

Atzo, esan bezala, Errealak meritu handiko berdinketa lortu zuten. Bartzelona ez da edonolako talde bat. Ekipo sendoa dauka, joku ikusgarria du... Horregatik da meritu handiko emaitza Errealak Bartzelonan, bertan, lortutakoa.
Argazkia: Valérie Quiroga
Errealeko neskek, beti bezela, aurre egin zion ekipo handi honeri. Hasierako eta amaierako minutuetan sufritu zuen pixka bat, baina bestela partidu ederra jolastu zuten, Errealak ere joku ikusgarria baitu. Orain arte kanpoko partiduetan puntuatzea asko kostatzen zitzaion, baina aurten ohitura hori desagertu eta merezitako puntua lortu dute ekipo sendo baten aurka.

Bi golak bigarren zatian heldu ziren. Lehenengoa Barçak sartu zuen zorte pixkatekin, Errealeko jokalari bat Bartzelonaren zentroa kanporatzera zihoala bere atean sartu baitzuen baloia... 

Horrelakoak futbolean askotan pasatzen dira, horregatik Errealak ez zuen amore eman eta berdinketaren bila joan zen. Herrerok penaltia probokatu zuen, eta Larraitzek hamaika metroetatik baloia sareetara jaurti zuen. Azkeneko minutuetan Bartzelona garaipenaren bila joan zen baina Errealak ederki eutsi zuen emaitza. Amaieran 1-1 eta pozik!

FC Barcelona: Eli, Lau, Meli (min.83, Corredera), Ani, Rocio, Montse, Mari Paz (min.72, Esther), Vicky, Olga, Noe eta Carol (min.62, Marta).

Real Sociedad: Sokoa, Irene, Gurutze (min.86, Esti Aizpurua), Sandra, Evelyn, Maite Lizaso, Larraitz Lucas, Herrero, Agoües (min.68, Magaña), Aintzane (min.75, Eguzkiñe) eta Zelaia (min.76, Idoia). 





Argazkia: Valérie Quiroga
La Real femenina logró un meritorio punto en Barcelona. Barça no es un equipo cualquiera, es fuerte, tienen buen juego... por eso es meritorio. Antes a la Real le costaba puntuar fuera de casa, y se ve que esta temporada están cambiando las cosas. Han logrado un gran punto contra un gran equipo!


Hurrengo partidua: REAL SOCIEDAD-Prainsa Zaragoza. Urtarrilak 16, igandea, 12:30etan.
- Sarrera 10€ ordaindu behar da, baina Errealeko sozioa izanez gero doainik da. Animatu eta hurbildu Zubietara!

- Sentimiento Txuri Urdin-eko irratiak partidua zuzenean emango du. Bi link hauetan entzun dezakazue:
Zuzenean: http://srv7.icecaster.com/player.php?sentimientotxuriurdin


Próximo partido: REAL SOCIEDAD-Prainsa Zaragoza. Domingo, 16 de Enero a las 12:30.
-Entrada gratis para niños y para adultos con carnet de socio. Precio entrada 10€
-El partido se retransmitirá desde Sentimiento Txuri Urdin Irratia. La radio se podrá escuchar desde cualquier lugar del mundo accediendo a estos enlaces:



Argazki guztiak ikusi nahi badituzue, sartu hemen: http://picasaweb.google.com/aupaerrealekoneskak
Si quereis ver todas las fotos, entrad aquí: http://picasaweb.google.com/aupaerrealekoneskak


Ane Urkiri

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS