Errealeko neskak partidu txar baten laugarren porrota lortu zuten, Sant Gabriel-en aurka; horrela eta lehenengo bueltari amaiera emanez, Jose Manuel Etxaberen neskak sailkapeneko azkeneko postua elkarbanatzen dute, 5 punturekin berdinduta Sant Gabriel eta Prainsa Zaragozarekin batera.
Haize asko
Argazkia: Valérie Quiroga |
Igandean Zubietan bizitako goiza, ezatsegina izan zen, hotzak eta haizeak ez zuen futbol ona jokatzea ahalbidetu.
Lehenengo zatian, gipzukoarrak haizea kontra eduki zuten eta bigarren zatian haizea alde zutela jokatu ahal izan zuten, baina zorigaitzez, abantaila hau, ez zen markagailuan islatu.
Susto ederra
Partida susto handi batekin hasi zen, partidua hasi eta berehala Dori, Sant Gabriel-eko jokalariak, izugarrizko kolpea hartu zuen Irenek eginiko jaurtiketa batek aurpegian jo baitzion eta lurrean mugitu ezinik geratu zen. Errealeko jokalaria baloia kanporatu nahi zuen, baina zorte txarrarekin ekipo katalaneko jokalariaren aurpegian jo zuen. Zorionez jolasten jarraitu zuen baina hamar minutu pasatu ondoren Nuria-gatik aldatua izan zen. Seguraski ez zen oso ondo sentituto horren kolpe gogorra hartu ondoren.
Barkatzen duenak, ordaina jasotzen du
Agian topikoa da baina egia da askotan gertatzen dela, eta galtzaile irtetzen dela. Hau esaten dut, Errealak lehenengo zatia dominatu eta berak eduki zuelako posesio gehiago, baina ezin izan zuen golik sartu.
Argazkia: Valérie Quiroga |
Esaten ari naizen bezala, posesioa eta aukera garbienak txuri urdinentzat izan ziren. Esan beharra dago baita, Sokoa Azkarate oso inspiratuta egon zela eta meritu handiko gelditu batzuk egin behar izan zituela. Adibidez 17. minutuan Cubi arean sartu eta jaurtiketa gogorra egin zuenean, Sokoak oso ondo estali zuen zuloa eta mirarizko ezkerreko eskua atera zuen. Hau gertatu baino jokaldi bat aurrerago, Ainara Herrerok izan zuen lehen aukera baina bere jaurtiketa kanpora joan zen.
Agian txuri urdinentzat aukera garbiena izan zena 19. minutuan heldu zen, Maialen Zelaiaren zentroa area osotikan pasatu zen inork errematerik egin gabe. Hau eta gero Zelaiak beste aukera garbi bat eduki zuen baina gora jaurti zuen, baita Sandra Ramajo-k ere, dena alde zeukanean gaizki errematatu eta langa baino gainetik joan zen baloia.
40. minutuan Sokoa berriz garrantzitsua izan zen, Sant Gabrielek jokaldi on bat egin eta ezkerretik zentraturiko baloia ederki hartu zuen. Hau eta gero Sant Gabrieleko hiru korner jarraian eta lehenengo zatiaren amaiera.Argumentoak baino bihotz gehiagorekin
Bigarren zatian Sokoak lan asko eduki zuen eta oso adi egon behar izan zen Sant Gabrielen kontra eraso arriskutsuengatik.
Gipuzkoarrak behin eta berriz saiatu ziren, baina gero eta presa gehiagorekin. Katalanak, aldiz, boteretsu sentitzen ziren txuri urdinen inpotentzia eta argumentu faltaren eraginez.
Esaten dudan bezala, bigarren zati honetan eta hasi eta berehala, Sant Gabrielen pase sakon on batean Arrasateko atezainak ederki igarri eta bere areatik irtetzera behartuta zegoen baloi hori moztek, bigarren zatiko lehen abisua heldu zen; aurrelaria Sokoa baino lehenago iritsi zen eta baselina egin zion. Atezaina area kanpoan zegoenez buruarekin gelditzen saiatu zen, baina zorionez baloiak kanpoa amaitu zuen.
Argazkia: Valérie Quiroga |
69. minutuan, berriz Sokoa izan zen protagonista, baloi bat eskuminarekin, esku aldaketan, kornerrera kanporatu izanagatik. Falta jaurtiketa gogorra areako ezkerraldetik, oso arriskutsua, Sant Gabrielen eskutik.
Hau gertatu ondoren aldaketen karrusela heldu zen, baina bitartean, jokalari katalanak, defensa txuri urdinaren bizkarra aurkitzen ari ziren, behin eta berriz, 76. minutuan saria lortu zuten arte. Berriz pase sakon on batean (jokoz kanpo zegoelaren duda dago, gradatik oso protestatua izan zen baita jokalariengatik ere), Eva-k Boudeti eginiko pasean, azkenak ondo aprobetxatu eta 0-1ekoa jarri zuen markagailuan.
Bi minutu beranduago, 78an, Irenen kaleratzea iritsi zen. Cris-i kamisetatik heltzera behartuta ikusi zen, berriz ere Errealeko atzelariei bizkarra hartu ondoren. Amaitu da, momentu gogorra, gola eta gainera hurrengo jokaldian kaleratzea.
Kasta eta harrotasuna
Baina dena galduta zeukatela eta jokalari bat gutxiagorekin Errealak ez zuen amore eman, ezta pentsatu ere. Talde txuri urdina adore, kasta eta harrotasunarekin armatu zen eta berdinketaren bila joan zen. Sant Gabriel osoa atzea sartu zen eta ahal zuen bezala Erraleko erasoak moztutzen saiatu zen, epaileak partidaren amaiera adierazi arte.
Argazkia: Valérie Quiroga |
Bizitza dagoen bitartean esperantza dago eta horrela interpretatu zuten txuri urdinak. Zoritxarren igandean ez zuten bat ere zorterik eduki eta Esti Aizpuruaren azkeneko jaurtiketan zorteak ez zuen baloia sareetara sar zedin, horrela langa ukitzen irten zen kanpora.
Bigarren buelta
Lehenengo buelta amaitutzat eman da partidu hau eta gero. Oraingo astean deskantso daukate eta ondo etorriko zaie asteburu libre bat edukitzea, indarberritzeko eta freskoago egon daitezen bigarren bueltan. Otsailaren 27an Rayo Vallecano-ren aurka jokatu behar dute bertan, Madrilen.
Hemendikan animo pila bat bidali nahi dizkiegu Errealeko neskei, buru hori igo dezaten eta ez dezaten amore eman.
AUPA ERREALEKO NESKAK!!!
Ane Urkiri
No hay comentarios:
Publicar un comentario