lunes, 23 de agosto de 2010

ERREALEKO NESKAK


Errealeko neskak, joan den asteburuan Sport Mundi torneo jolastu dute. 4 ekipok parte hartu dute (Erreala, Levante, Athletic, Espanyol). Errealak Larunbatean Hondarribin Levanteren aurka jolastu zuen eta igandian Irunen Espanyolekin neurtu zen hirugarren edo laugarren postua lortzeko.

Levanteren aurka, 0-1 galdu zuten. Lehenengo zatian Errealak aukera gehiago eduki zituen baina gola ez zen iritsi. Bigarrenean Levante nagusi izan zen, eta gola sartu zuten. Partidua amaitzeko gutxi falta zela Sandrak ateratako korner bat Marinak boleaz izugarrizko errematea egin zuen, baina baloia ez zen sare barrura sartu.

Igandeko partidua, asko hobea izan zen Errealaren aldetik. Gola 13.minutuan iritsi zen, estrategiazko jokaldi baten. Sandrak falta atera, Lizasok buruarekin atzera bota eta bigarren postean Esti Aizpuruan baloia sare barrura sartu zuen. Espanyolen ez zuen amore eman baina Erreala defentsan oso ondo ibili zen. Partidua 1-0 amaitu zen. Horrela Errealak 3.postua lortu zuen Sport Mundi torneoan, gainera Kopa de la Reinaren irabazleari eta ligan 2.postua lortu duen ekipoari aurre egin eta irabaziz!

Beste aldetik Athletic-ek lehen partidua, Espanyolen aurka, irabazi egin zuen 2-1. Igandean Levanteren aurka, ordea, galdu 0-1. Ondorioz torneo honetako txapelduna Levante izan da.

Asteazken honetan, Abuztuaren 25, 17:00etan Osasunaren aurka lagunarteko partidua jolastuko dute, Zubietan. Asteburuan beste torneo baten parte hartuko dute, oraingo honetan Iruñan.

ZORTE ON NESKAK eta ANIMO!!!

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS