jueves, 2 de septiembre de 2010

Errealeko neskak VIII. Memorial Tomas Caballero-ko irabazleak.


Neskek izugarrizko partiduak jolastu zituzten joan zen igandean, Oberena futbol zelaian. Lehenengo partidua Lagunak-en aurka jolastu zuten, emaitza 1-1. Galtzen hasi ziren baina Maialen Zelaiak izugarrizko gola sartu zuen. Hurrengo partidua Athletic-en aurka, derbya. Errealak irabazi zuen derbya, 1-0. Hemen ere Errealak izugarrizko gola sartu zuen, oraingo honetan Aintzane Encinas izan zen golegilea, Zelaiak egindako jokaldi ona eta gero.

Partidu guztietatik jokaldi, gol aukera eta gol onenak Errealarenak izan ziren.

Bi emaitz hoiekin, Erreala Memorial Tomas Caballero triangularra irabazi zuen.

Beste partidua, Lagunak-Athletic, 0-3 amaitu zen. Athletic-ek 2.postua lortu zuen Lagunak azken postuan gelditu zen.

Igandeko torneoa alde batera utzita, asteburu honetan Superliga hasten da. Egin duten aurredenboraldi ona eta gero neskak liga gogotsu ekiteko prest daude, gainera lehenengo partidua Zubietan izanik, gogo asko daukate. Larunbatean jolastu dute, Prainsaren aurka, 16:00etan Zubietan (z7), sarrera 10€ ordaindu beharko da, Errealeko sozioak direnak ez. Partidu garrantzitsua, ekipo gogorra delako eta Prainsari irabaztea liga hasieran izugarrizko pauso izango litzatekeelako.

Larunbatean denok Zubietara, neskei animatzera, merezi dute eta!

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS