lunes, 29 de noviembre de 2010

1-1, EMAITZA JUSTUA TENTSIO HANDIKO PARTIDUAN (Errealeko neskak)

Atzo, azaroak 28, Zubieta beterik zegoen, denak nesken arteko derbia ikusteko irrikitan. Partidua tentsio handikoa izan zen, derbi guztiak bezala.

Giro ederra egon zen Zubietan, espero zen bezalakoa. Jendez beterik, bi ekipoetako jarraitzaileak animatzen... izugarrizkoa!

Partidua Errealarentzat gaizki hasi zen, Athletic-ek goiz sartu baitzuen gola. Oruetak baloia lapurtu eta kontraerasoa abiatu zuen, Iruneri pasatu eta honek Nekaneri, azken honek ederki jaurti zuen baloia sareetara.

Errealak ez zuen amore eman eta aukerak ere eduki zituen. Lehenengo zatiko aukera garbiena Evelyn-ena izan zen. Ez dakit zentratzera zihoan edo porterira jaurtitzera baina oso gutxigatik ez zen sartu baloia sareetara.
0-1 eta deskantsora.






Atsedenaldiaren ondoren, Errealak ideiak argi zituen eta erasotzen hasi zen. Jokaldi baten, Maialen Zelaia area barrura sartu eta penlatia egin zioten. Penalti garbia izan zen, gainera Athletic-eko jokalariak ez zuten asko protestatu. Larraitz Lucas-ek bere elegantzia erakutsiz, maestria osoz penaltia eskuadrara jaurti zuen, markagailuan 1-1ekoa jarriz.
Hortik aurrera bi aldeetan egon ziren gol aukerak. Athletic-ek beste gol bat ere sartu zuen, baina marrazainak jokoz kanpo edo agian falta pitatu zuen. Errealeko jarraitzaileak arnasa lasai hartu genuen, susto ederra eraman baitgenuen baloia ate barrura sartu zenean.






Azken minutuetan Athletic-eko entrenatzailea (Alberto Berasaluze) eta prestatzaile fisikoari epaileak txartel gorria atera zioten, kexatzeagatik.

Partidua 1-1 amaitu zen. Emaitaz honekin Erreala lidertzen kokatzen da berriro ere. Izugarrizko denboraldia ari dira egiten eta merezita daude lehenengo postuan!!!

Hurrengo partidua Eibarren aurka jokatuko du, igandean 12:30etan Unben! Animatu zaitezte partidu hau ikustera, partidu gogorra izango da Eibarrek ekipoa hobetu duelako.

  • Errealeko alineazioa: Sokoa, Irene, Gurutze, Sandra, Evelyn, Aintzane (Idoia, 85.min), Maite, Larraitz, Herrero, Marina (Magaña, 65.min.) eta Zelaia (Eguzkiñe, 88.min).
  • Athletic-eko alineazioa: Tirapu, Iraia, Marta Moreno, Tzibi, Saioa, Olabarrieta, Joana (Beristain, 70.min.), Orueta, Ibarra, Nekane eta Irune Murua (Guru, 70.min)

 AUPA NESKAK!!! ZORIONAAK!!!








Argazkiak: Valérie Quiroga


Ane Urkiri

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS