viernes, 7 de enero de 2011

REAL SOCIEDAD 0-0 RAYO VALLECANO

Gurutze Del Ama

Atzoko partidua hitz batean deskribituz gero, polita izan zela esan daiteke. Beti ikusi nahi izaten dugun partidu horietako bat izan zen. Intentsitate handikoa, bi porterietan egon ziren aukerak, bi ekipoek eduki zuten baloia denbora luzez, lehia bizia egon zen. Partidua ikusten bi ekipo berdinen arteko partidua zela ematen zuen, baina analizatzen hasiz gero Rayo Vallecano, printzipioz, ekipo sendoago da, jokalari asko baititu selekzioa absolutoan, eta joan zen urteko txapelduna bera da. Baina atzo Errealak ederki egin zion aurre, gauzak zail ipini zizkion Rayo-ri. Momentu batzutan Rayo atzea sartzea lortu zuten, eta aukera garbiak ere eduki zituzten. 

Esan bezala, bi aldeetan egon ziren aukerak eta esan beharra dago Sokoak partidu bikaina jolastu zuela, parada izugarriak egin zituen. 
Errealaren hamaikakoa
Partidua amaitzean, agian Errealak irabaztea merezi zuela ere esan daiteke. Bigarren zatian ederki jolastu zuen, baloia Rayo-k baino denbora gehiagoan eduki zuen... baina Rayo bezelako ekipoekin ezin daiteke fidatu eta nahiz eta bigarren zatian flojoago egon bere aukerak eduki zituzten, baina bai Sokoa eta bai defensa fin ibili ziren eta ez zuten gol bat ere sartu. 

Azkeneko minutuan Marina Agoües-ek 30 metroetatik baloia langara jaurti zuen. Pena bat, egia esan... sartuz gero gol zoragarria izango zen. Horregatik agian, partidua amaitzean pozik geuden denok, bai, baina agian jaurtiketa hori sartuz gero emaitza justuago edo hobea izango zen. 


Alineazioa: Sokoa, Irene, Gurutze, Sandra, Evelyn, Aintzane (Idoia), Larraitz (Esti Aizpurua), Magaña (Marina), Herrero (Eguzkiñe), Maite Lizaso eta Maialen Zelaia.

Igandean Bartzelonan jolasten dute, 12:30etan. Partidu zaila, agian Errege egunean jokatutako baino zailagoa, Bartzelonak ekipo ona baitu eta gainera kanpoan jokatzen dute. Hala ere esperantza ez da inoiz galdu behar, eta jarraitzaileok Errealeko neskengan konfiatzen dugu eta seguraski partidu ederra jokatuko dutela!
AUPA NESKAK!!!!

Argazkiak: Valérie Quiroga

Ane Urkiri

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS