du aste osoak taldeak, Bartzelonako kolpea ahaztu eta autoa ondo jartzeko asmoarekin. Lehengoan ez da martxan jarri motorra, baina bigarrengoan burrunba ozen batekin estali nahi dituzte zaleen artean sortutako marmarrak.
Celta ez da Bartzelona. Behin eta berriro errepikatutako esaldia izan da. “Realaren liga” larunbat honetan hasten dela izan da beste esaldia. Andoaingo berdegunean ikusiko den Realak ez du zerikusirik izango aurreko igandekoarekin. Indar guztiak defentsa lanetan utzi zituen talde batetik, erasokor jokatuko duen beste batera itxura aldatuko da; gaua eta eguna. Bartzelonari baloiaren jabetza ezbaian jartzea ezinezkoa da, eta atzetik korri egin behar da; Celtarekin; aldiz, Realak eduki beharko luke baloiaren jabetza.
Zurutuzak eta Iñigo Martinezek min eginda jarraitzen dute. Erdilariak anemia dauka, eta bizpahiru aste itxaron beharko du guztiz osatu aurretik. Atzelaria, berriz, min hartuta itzuli zen Olinpiar Jokoetatik, bizkarrean arazo batzuk zituela. Astean zehar guztiz osatu gabe dagoela aitortu du, eta nahiago duela atseden hartu, goizegi arriskatzeagatik lesioa areagotu aurretik. Azken momentuan Elustondo ere arazo fisikoekin egon da, eta guztiz osatu gabe dagoen arren, deialdian sartu du Montanierrek. Dena den, normalena
hasieratik ez jokatzea litzateke.
Gauzak hala, Pardo gazteak har lezake bere lekua. Ia ziurra da Markelek eta Illarramendik hasieratik jokatzea euskarri gisa. Elgoibartarrak Mutrikukoak baina atzerago jokatuko du. Zalantza g ehiago daude hirugarren euskarriarekin. Esan bezala, denboraldiko lehen minutuak edukitzea errioxar gazteak, baina ezin da baztertu Griezmann euskarri gisa ikusteko aukera. Aurre-denboraldian minutu onak jokatu ditu
posizio horretan. Areara iristeko erraztasuna du, eta erdialdetik askatasunez mugitzen eroso nabari zaio. Orain arte uda aldrebesak izan ondoren, hilabete lasaiak bizi izan ditu frantziarrak eta sasoi betean ailegatu da lehen jardunaldietara. Beste aldetik, Ros deialditik at geratu da. Bartzelonaren aurka debuta egin ostean, Anoetan lehenengo minutuak jokatzeko aukera itxaron beharko du.
Errotazioak egitea gogoko duen arren, ez dirudi atzealdean aldaketarik egongo denik. Iaz dagoeneko aurre hartu zion Estradak Carlos Martinezi, eta denboraldi hasieran gauzek berdin jarraitzen dutela ikus daiteke, Lodosakoa bi aldiz geratu baita deialditik kanpo. Iñigo Martinezen min hartzeak Ansotegiri titular gisa jokatzeko aukera eman dio, eta osatu arte Mikel Gonzalezen bikotea bera izango dela dirudi. Ezker hegalean daude zalantza gehienak. De la Bella ez du guztiz atsegin Montanierrek, bistakoa da. Iaz Cadamurok minutu asko jokatu zituen, baina aurten Jose Angel etorri da. Bi aste inguru pasa dira Romak lagatako asturiar gaztea etorri zenetik, eta oraindik erritmoa hartzear dago. Horrek De la Bellaren alde egin du denboraldi hasieran. Bartzelonaren aurka titular izan zen kataluniarra, eta baliteke Celtaren aurka ere berak jokatzea. Hortaz, Jose Angelek beste jardunaldi bat itxaron beharko du. Astean zehar Anoetan debuta egiteko irrikan dagoela aitortu die kazetariei.
Foto: mundodeportivo.com |
Erasoan zalantza gehiago daude. Azken urteetako talderik onena elkartu du zuzendaritzak. Xabi Prieto, Griezmann, Agirretxe eta Ifrani Chory Castro —Espainiar naziotasuna lortu berritan— eta Vela elkartu zaizkio. Montanierrek aukera ugari ditu, trebetasun desberdinak dituzten jokalariak. Batzuk azkarrak dira, besteek kalitate bikaina dute, eta badira jaurtitzaile peto-petoak. Aurrean dagoen taldearen arabera
jokalari batzuek edo besteek jokatuko dute. Anoetan Agirretxek hasieratik jokatzeko aukera asko ditu, bera delako bere gorputzarekin erreferentziazko 9 bat bezala joka dezakeen bakarra. Choryk aurreko astean sartu zuen golaren ondoren, ezker hegaletik jokatzen jarrai dezake, gehiago Griezmannek euskarri gisa joka dezakeela ikusita. Eskuin hegalean Xabi Prietok joka dezake, Vela oraindik erritmoa hartzen ari baita.
Dena den, aurreikuspenak edozein momentutan hauts daitezke, aukera ugari horiei esker.
Ez da samurra taldea sailkapeneko zuloan ikustea. Bigarren jardunaldian ez dago garaipen premiarik, emaitzak iritsiko baitira, baina astindu gogorra jaso ondoren, irabazteko gogoz daude jokalariak. Celtaren aurkako partidak, gainera, oroitzapen onak dakartza. Azkenekoz Bigarren Mailan jokatu zuten elkarren aurka, 2009/2010 denboraldiko 41. jardunaldian. Txuri-urdinek 2-0 irabazi zuten partida hura eta Lehengo
Mailara igo ziren. Xabi Prietok, penaltiz, eta Carlos Buenok sartu zituzten golak zale guztien oroitzapenean iltzatuta geratu dira, Zamorak Molinonen sartu zuen hura bezala. Iraganeko oroitzapen horien ildotik, zaleak baretzeko lehen garaipena lortu nahi du Realak. Montanierrek kritika ugari jaso zituen pasa den sasoian, eta, aurtengoak bide beretik jarrai dezake.
Baina, Celta Bartzelona ez den arren, galiziarrek ez dute erraztasunik emango. Lehengo Mailara igo izanaren aparrean daude Vigokoak, eta puntuak pilatzen hasi nahi dute. Malagaren aurka 0-1 galdu zuten, etxean, baina oso joko ona dutela erakutsi zuten, mende hasieran Lotinaren eta Victor Fernandezen eskutik erakutsi zuen maila hori gogoratuta. Bigarren Mailan egiten zuten joko ona eta biziagatik igo ziren, eta Lehen
Mailan joko berbera egiten saiatuko direla dirudi.
Jada ez daude Mostovoi, Karpin, Gustavo Lopez eta enparauak, baina oso jokalari interesgarriak dituzte. Lehengo urteko lan taldea mantendu dute, ia jokalaririk saldu gabe. Ordea, fitxaketa interesgarriak egin dituzte. Hasteko, Javi Varas atezaina etorri da. Diego Lopezen fitxaketak ateak itxi dizkio Sevillan, eta atezain titularra izango da. Iaz Yoel Rodriguez gazteak jokatzen zuen, baina utzita joan da Lugora, minutuak
pilatzen jarraitzeko. Defentsan, jokalari sendoak dituzte. Cabral eta Tuñez bikotea ez da mediatikoa, ez dira bereziki azkarrak edo abilak, baina badakite zer egin. Eskuin hegalean Hugo Mallo gaztea jaun eta jabe da. Espainian etorkizun handienetakoa duen eskuin hegalekoa da. Jarraitu beharko da bere bilakaera. Erasoan agertzen da, eta ez da guztiz txarra defenditzen. Roberto Lago ere nahiko erasokorra da.
Euskarri gisa Borja Oubiña nabarmentzen d a beste guztien artean. 30 urte bete ditu dagoeneko, eta ez ditu bere gain zeuden aurreikuspenak bete, gehien bat izandako lesio anitzen erruz, baina badu kalitatea, eta gertutik lotu beharreko jokalaria da. Hegalean Enrique De Lucas beteranoak jokatu ohi du, baina Michael Kron-Delhi danimarkarra fitxatu berri dute. Eurokopan nabarmendu zen jokalaria da Kron-Delhi, azkarra, hegaleko jokalari ohia, eskuina, baina ezker hegalean jokatzen du. Deialdi barruan sartu du Herrerak, beraz, lehenengo minutuak izan ditzake Anoetan. Aurrelari bezala, ez dago zalantzarik, Iago Aspasi ez dio inork itzala egiten. Harrobiko gazteak iaz 23 gol sartu zituen. Jokalari ona da, trebea, atzelariak ernegatzen dituen horietakoa, bikaina. Etorkizuna berea da. Bigarren zatietan Mario Bermejok edo David Rodriguezek minutuak izan ohi dituzte. Hala eta guztiz ere, azken baten fitxaketa baten bila dabil Celta. Bendtner daniarra fitxatzen saiatu ziren, baina ez dirudi Vigora iritsiko denik. Dena den, sona handiko beste jokalari batzuen atzetik dabiltza, tartean Park Chu-Yong hego-korearra.
Deialdiak:
Reala: Bravo, Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, Cadamuro, De la Bella, Jose Angel, Markel, Elustondo, Illarramendi, Pardo; Griezmann, Chory Castro, Xabi
Prieto, Vela, Agirretxe eta Ifran.
Celta: Javi Varas, Sergio; Hugo Mallo, J. Vila, Cabral, Tuñez, R. Lago, Bellvis; Bustos, Insa, Oubiña, Alex Lopez, Augusto F, Kron-Delhi, Joan Tomas, Toni, De Lucas; Iago Aspas, Bermejo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario