lunes, 25 de octubre de 2010

Izugarrizko denboraldia ari dira egiten

Errealeko neskak inoiz baino hobeto hasi dira. Amaituta lehenengo faseko lehenengo buelta eta lidertzan doaz. Oso partidu politak jolastu dituzte, nahiz eta batzuetan gola sartzea kostatu.

Urriaren 17an Eibarren aurka 2-0 irabazi zuten. Bi gol baino gehiago sartzeko aukera garbiak eduki zituzten, baina ezin. Alde batetik Eibarko atezaina ondo ibili zelako eta beste alde batetik punteria faltatu zitzaielako. Erraz irabazi zuten, baloia denbora guztian jabe bakarra izan zuen: Erreala. Eibarrek kontraerasoak aprobetxatu nahi zituen, baina Errealeko defensa erne ibili zen. Partidu hartako goleatzaileak: Maialen Zelaia eta Sonia Lopez.
Joan zen larunbatean, urriaren 23an, Reocin-en aurka ere irabazi zuten, oraingo hontan Santanderren, 0-1. Partidu hontan ere aukera argiak eduki zituzten baina hamar minutu falta zirela partidua amaitzeko Marinak baloia sareetara bidali zuen.

Partidu hori jokatuz lehenengo buelta 18 punturekin amaitu dute lidertzan, partidu bakarra galduz. Ea bigarren buelta honetan berdin jarraitzen duten.
Asteburu honetan Prainsa-ren aurka dute, Zaragozan. Partidu gaitza, nahiz eta Zubietan 3-0 irabazi, Zaragozan irabaztea zaila izango da, ez delako edonolako taldea.
Hemendik animo pila bat bidaltzen diet! Gai dira Zaragozan irabazi eta baita fase hau lidertzan amaitzeko ere!
AUPA NESKAK!!!

Ane Urkiri
Argazkiak Valérie Quiroga-renak. Facebook-etik bidalita.

1 comentario:

Electroduende dijo...

Kaixo:

He colgado un enlace de esta página en este foro, y lo mismo con las del Valladolid

http://www.real-sociedad.com/athletic_real_sociedad_superliga_femenina-itemap-2-2387-2.htm#21122

Eskerrik asco, por ponernos estas fotos, que siempre cuesta.

Y esperamos las de el próximo domingo que será otro día histórico, donde nos afianzaremos en el primer puesto.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...

TODAS LAS NOTICIAS
POR FECHAS