Ez zituen oroitzapen onak ekartzen, eta berdin jarraituko du; Mallorca txuri-urdinentzat zorigaiztokoa da. Zaila izango da Kopako 6-1ekoa ahaztea, atzokoa, berriz, errazago ahantziko da, baina sentsazio txarrekin itzuliko da taldea uhartetik, itxaropenak bizkarrekoa jasota. Gehien merezi zuen taldeak irabazi zuen atzo Iberostar estadioan, Mallorcak, Victorren gol bati esker. Gola jaso ondoren erreakziontzen saiatu zen Reala, baina alferrik.
Ordu laurdeneko abantaila nahikoa zela pentsatu zuen orduan Mallorcak, ez ziola erraztasun gehiago emango aurkariari. Atzealdean sendo jarraitu zuten Nunes beteranoak eta lehen partida jokatzen zuen Conceiçaok. Pinak eta Javi Marquezek baloia eskatu zuten, eta Pereira eta Nsueren bila hasi ziren. Realeko erdilariek estutzen bazuten, baloi luzea eta Hemedek eta Victorrek jaits zezatela. Betiko futbola, klasikoa, ez eskatu gehiago Caparrosi.
Hori bai, egiten duena ondo egiten du Utrerakoak, eta bere taldeak badaki zertara jokatzen duen. Lehenengo hamabost minutuak kenduta, xake partida aise irabazi zion Montanierri. Lehen aldiz ikusi genituen Pardo eta Illarramendi elkarrekin; baina hirugarren euskarria izan zen lehen zatiko nabarmenena: Markel. Pardok ederki ekin zion partidari, kalitatea baduela erakutsi zuen, baina ezinean ibili zen gero, baloi bat baino gehiago galduta. Hala eta guztiz ere, ez litzake bidezkoa izango partida batetik ondorioak ateratzea; hasieratik partida gehiagotan jokatzeko maila du eta.
Partida grisa
Mallorcaren armiarma sarean erorita, aspertzeko modukoa izan zen lehenengo zatia. Realak ez zen Mallorcaren areara hurbiltzen eta baloi ugari galdu zituen; erasoko jokalariak ez ziren ibili. Etxeko taldea ere ez zebilen askoz hobeto, atsedenaldiaren aurretik egin zituen bere lehen jaurtiketak, eta Bravok ez zuen berebiziko geldiketarik egin behar izan. Berdinketarekin amaitu zen lehen zatia eta zale bat baino gehiago lo hartzeko zorian zeuden.
Ataka horretan, Realak hartu zuen lo. Lehen zatia amaitu zuen moduan ekin zion Mallorcak bigarrengoari. Realak ez zekien zer egin; ez zuen asko sufritzen, baina erasoan ez ziren deus egiteko gai, eta 45 minutu gehiegi dira atzean sartuta emateko. Arrisku garbirik egiten ez zuten arren, edonoiz etor zitekeen gola. Pereira eta Nsue erdiraketak jarri eta jarri ari ziren eta Hemed eta Victor atzelariei aurre hartzen saiatzen ari ziren. Realaren elastikoak txuri-urdin, baino, grisa zirudien; hori baitzen bere jokoaren kolorea. Talentu askoko jokalariak ditu Realak, baina Vela, Illarramendi, Prieto edo Pardo ez ziren ageri.
Aurreikusi zitekeen moduan, Mallorcaren gola iritsi zen. Javi Marquezek erdiraketa neurtua jarri zuen bigarren zutoinera, Hemedek aurrera egin zuen Ansotegi eta Mikel Gonzalez berarekin mugituz eta Victor atzetik sartu zen De la Bella baino bizkorrago baloia buruz sareetara bidaltzeko. Bravok ezin izan zuen ezer egin.
Ordu laurden geratzen zitzaion Realari golen bat sartzeko. Partida nola zegoen ikusita, berdinketa ere egokia izan zitekeen. Gola jaso eta berehala aukera garbia izan zuen Realak. Griezmann zelairatu berria zegoen, eta ohi duen jokaldietako bat egin zuen; pareta bati esker arean sartu zen, eta atzera pasa zion Prietori, baina atzelari baten gorputzean jo zuen jaurtiketak. Mallorca area barnean itxi zen, baina txuri-urdinek ez zuten atea irekitzeko giltza aurkitu. Jose Angel eta Ifran sartu ziren, eta aukera bana izan zuten; baina ezin; Mallorca iaioa da markagailua eusten.

Ordu laurdena berehala pasa zen, eta Realak sasoiko bigarren partida galdu zuen, etxetik kanpo biak. Anoetatik urrun puntuatzeko zailtasunekin jarraitzen du Realak. Selekzioek jokatuko dute hurrengo astean, eta bi aste barru ez da itzuliko Lehen Maila. Montanierrek denbora du hobetu behar dena hobetzeko. Zelai erdiko jokalariak ito eta aurrelariak agertzen ez direnean, taldeak ez daki zer egin. Asko hitz egin da atzelarian ahuleziez eta aurrelarien bertuteez, baina atzo Realak ez zuen galdu atzelarien lan txarragatik, erasoko jokalariek asmatu ez zutelako baizik. Itxaropena baretu egin da, baina ezin gara gora eta beherako espiralean sartu. Mallorcan tupust egin arren, bide onetik doa taldea. Ahaztu dezagun beste behin ere zorigaiztoko uharteari egindako bisita.
Jokalari onenak:
3. Mikel Gonzalez: Ez da erraza porrotetan jokalari bat nabarmentzea, are gutxiago atzelari bat; baina Mikel Gonzalezek ez zuen partida txarra jokatu. Erdiraketa ugari urrundu zituen eta jokaldi batean baino gehiagotan aurreratu zitzaion aurrelariari. Hemed zuen aurrean, sasoiko dabilen mutila, eta garbi irabazi zion lehia partikularra
2. Claudio Bravo: Ziurrenik Mallorcarekin oroitzapen onak dituen jokalari bakarra izango da. Golean ezin izan zuen ezer egin, baina lehenengo zatia amaitzear zela geldiketa ona egin zuen. Askotan atera zen erdiraketen bila, segurtasun osoz.
1. Xabi Prieto: Erasoko jokalarien artean grinatsuen jokatu zuen jokalaria. Lehen zatian Antonio Lopez mareatu zuen; bigarren zatian ez zen asko agertu. Gertu izan zuen gola, baina bere jaurtiketak atzelari baten gorputza aurkitu zuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario